Al-Shati errefuxiatuen kanpamentuaren bonbardaketa

Al-Shati errefuxiatuen kanpamentuaren bonbardaketa
Map
Motaaire-eraso
Honen parte da2023-2024ko Israel-Palestina Gerrako palestinarren errefuxiatu esparruen kontrako Israelen aire erasoak
Data2023ko urriaren 9a
KokalekuAl-Shati kanpamendua
HerrialdeaPalestina

Al-Shati errefuxiatuen kanpamenduaren bonbardaketa Israelgo Defentsa Indarrek (FDI) 2023ko urriaren 9an egindako ekintza militar bat izan zen, Hamasen eta Israelen arteko 2023ko gerran. Gazako Zerrendaren iparraldean, Gazako Gobernazioaren Mediterraneoko kostaldearen parean, dagoen Al-Shati errefuxiatu-gunearen aurka egin zen jarduera. Erasoak lau meskita suntsitu zituen eta, hedabide palestinarren arabera, barruan zeuden pertsona asko hil zituen. Gazako hirugarren errefuxiatu-eremurik handiena da Al-Shatikoa, 90.000 biztanle baino gehiago dituena.[1]

Urriaren 12an, FDIek bigarren eraso bat egin zuten. Hamahiru pertsona hil zituzten.[2]

  1. https://web.archive.org/web/20211204204858/https://www.unrwa.org/where-we-work/gaza-strip/beach-camp
  2. https://web.archive.org/web/20231017110705/https://www.aljazeera.com/amp/gallery/2023/10/13/israeli-attack-on-gaza-refugee-camp-kills-dozens-of-palestinians

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search